Mendian zaborra botatzen aritu dira. Onartezina!

IMG 20190828 170047 051

Azken aldian, udako hilabeteetan batzuk gure mendietako bazterretan zaborra botatzen aritu direla (Koltxoiak, hozkailuak…) eta hainbat lekutan zaborra jaso gabe utzi dela ikusi dugu. Jokabide hau onartezina da eta honekin amaitu beharra dago. Zein pertsona mota joaten da mendira zaborra botatzera? Horretarako daude garbiguneak.

Amasa-Villabonako Udaletik neurriak hartuko dira horrelako jokabide zikin eta axolagabea dutenen aurka. Horretarako, herritarren kolaborazioa eskatzen dugu: Norbait mendian zaborra botatzen ikusten baduzue, deitu udaltzaingora eta jakinarazi.

Gure mendiak eta ingurune naturala zaindu eta babestu behar dugu eta zaborrak garbigunera eraman behar dira.