Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez. Katalogoa bi atal nagusitan antolatua dago: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuak.
Amasa-Villabonan ere urtero banatzen da euskarazko produktuen katalogoa, eta, aurten ere, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasle guztiei banatuko zaie.