Eskuin muturraren goraldiaren inguruko hitzaldia eta erakusketa

web eskuin muturra

Amasa-Villabonako udalak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun sailarekin eta SOS Arrazakeria elkartearekin elkarlanean, azken urteetan eskuin muturreko mugimendu eta alderdien gorakada kezkagarriaren inguruko informazioa zabaldu eta kontzientzietan eragin nahi du emigrazioaren nazioarteko egunaren bueltan.

Bi ekimen antolatu dira Amasa-Villabonako Gurea zinean:

  • Abenduak 16 astelehena, 19:00etan Hitzaldia: “Eskuin muturraren goraldia”. Agustin Unzurrunzaga Soziologoa eta SOS Arrazakeria-ko kidea izango da hizlaria.
  • Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara: Eskuin muturraren inguruko erakusketa bisitatu ahal izango da Gureako Erakusketa gelan.

Amasa-Villabonako udaletik, ekimen honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Europan eta espainiar estatuan ikusten ari garen eskuin muturraren goraldiak giza eskubideen murrizketa ekar dezake eta horrek guztioi eragiten digu. Ezin dugu beste alde batera begira geratu, ideologia eta jokabide arrazista, xenofoboa, homofoboa, faxista… zabaltzen ari den bitartean, honi aurre egin behar zaio.

Eskuin muturrari stop!