2020ko Santioetako festa batzordearen lehen bilera ostegun honetan

IMG 1700 tokikom 700x700
Festa Batzordearen bilera Udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da, urtarrilaren 23an, osteguna, 18:30ean.

Udaletik adierazi nahi dugu oso garrantzitsua izango dela lehenengo bilera honetara etortzea, batez ere ekintzak antolatzen dituzten talde eta elkarteentzat.

Izan ere, aurtengoan udalak festa eredu kolektibo, herrikoi eta parte hartzailean sakondu nahi du eta horretarako ezinbestekoa izango da herriko elkarte, eragile eta baita norbanakoen partaidetza bermatzea. Guztion artean festa mundialak antola ditzakegu!

Beraz, anima zaitezte Santio jaien antolatzaile taldean zuen ekarpena egitera.