Pasa den igandean, Saharar diasporako taldeen arteko txapelketako futbol partidua izan zen Arratzain futbol zelaian.
Bi taldeen arteko partida izan zen, bata Frantziar estatuan zehar bizi diren sahararrek osatua eta bestea Gipuzkoako herrietan bizi diren sahararren taldea. Jokalariak Paris-etik ere etorri ziren gurera partidu hau jokatzeko eta askok Hernialdeko aterpetxean pasatu zuten gaua. Partidu hau Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoak (SEAD) antolatzen du eta Europako lurralde ezberdinetako saharar diasporako jokalariek osatutako dozenaka taldek parte hartzen dute.
Udalaren izenean eskerrak eman nahi dizkiogu Billabona FKE-ari nazioarteko partidu hau jokatzeko emandako erraztasunengatik.