Amasamendiko mahai parte hartzailearen bilera martxoaren 11n

34450060296 1bb3c05e81 o

Amasa-Villabonako udaleko Ingurumen sailak antolatuta, Amasamendiko kudeaketaz arduratzen den lan mahai ireki eta parte hartzailearen bilera berri bat egingo da hilabete honetan.

DEIALDIA:

Eguna: Martxoaren 11
Ordua: 19tan
Lekua: Villabonako Udala

Bileran landuko diren gaiak:

1 – Ondarearen inguruko proiektuak.
2 – Komizar inguruan agertzen den zabor pilaketa.
3 – Aldundiarekin izandako bileraren deskargua.
4 – Egur loteen banaketa.
5 – Herri bide eta itxituretan egin beharreko lanak.
6 – Galdera eta erreguak.

Udalaren izenean, gai hauetan interesa duten herritar eta eragile guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.