Pasa den larunbat gaueko ordu txikietan, hainbat ezezagunek txikizioak eragin zituzten Errebote plazan eta batez ere Behar Zana frontoian: Kristalak apurtu, kableak moztu, makinak kolpatu, plazako panela lurretik atera eta bota…
Gogor salatzen ditugu ekintza bandaliko zentzugabe hauek eta gure elkartasuna helarazi nahi diegu Behar Zana pilota elkarteko kideei.
Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu kalteak ahalik eta azkarren konpontzeko eta errudunak identifikatu eta zigortzeko.