
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirus berriaren aurrean jarduteko informazioa eta gomendio orokorrak helarazi nahi dizkie Euskadiko biztanleei. Oraingoz Osasun Agintarien aldetik ez da erabaki salbuespenezko neurririk hartzea.
Gomendioak
Arriskua duen herrialde batera (Txina, Hego Korea, Japonia, Singapur, Iran eta Italia) bidaiatu baduzu, eta arnas-infekzio batenak izan daitezkeen sintomak izanez gero, hala nola, sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa, etxean edo ostatuan geratu behar duzu eta berehala jarri behar duzu Osasun Aholkuarekin (900 20 30 50) harremanetan. Osasun-zerbitzuek ebaluatuko dute zure osasun-egoera, bidaiaren aurrekaria eta koronabirus kasuekin kontakturik izan duzun.
Zer egin dezaket babesteko?
- Garbitu eskuak sarritan. lkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
- Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
- Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
Bestalde, gomendatzen da sukarra edo arnas infekzio akutuko koadroak dituzten pertsonak ez joatea ekitaldi kolektiboetara esparru itxietan edo instituzioak bisitatzera, hala nola zentro soziosanitarioak.
Osakidetzak honako informazio bideoa kaleratu du: https://www.youtube.com/watch?v=MpGDQeXMwyM&feature=emb_title
Amasa-Villabonako udaletik arduraz jokatzeko deia luzatu nahi dugu eta alarma faltsuak sahiestea eta uneoro lasaitasuna mantentzea eskatzen dugu.