Eraikinak itxi eta bertan egiten diren ekintza guztiak bertan behera gelditzen dira bihartik aurrera (martxoaren 13tik aurrera). Momentuz, ezin da zehaztu noiz irekiko diren.
ITXITA EGONGO DIRA:
– Udal Liburutegia
– Olaederra kiroldegia
– Herriko haur parke guztiak
– Gurea zinea
– Kultur etxea (Musika eskola)
– Gaztelekua
– Salbadora Jubilatuen elkartea
– KZ Gunea (Larrea 8)
– Seaska Haur Eskola
– Hezkuntza zentruak
IREKITA, murrizketekin:
Jende pilaketak saihestu nahian, bakarrik edo gehienez binaka sartu beharko dira bulegora artatuak izango diren pertsonak. Besteek kanpoan edo korridorean gelditu beharko dute haren txandaren zain.
• Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
• Udaletxeko bulegoak
• Udaltzaingoa
Bestalde, Amasa-Villabonako udalak, datozen egun eta asteetan egitekoak ziren hainbat ekintza bertan behera geratu direla jakin ahal izan du, honakoak dira:
BERTAN BEHERA GERATU DIREN EKINTZAK ETA DEIALDIAK (Behin behineko zerrenda)
– Ameztoy-ren erakusketa ikusteko bisita gidatua eta autobusa.
– Asteroko Azoka.
– Zineko pelikula emanaldi guztiak
– Behar Zana elkarteak antolatutako BERDEL-PELOTA FESTA
– Aiztondoko klasika Txirrindularitza proba.
– Udalaren IBILIAN programa
– Oinkari Dantza Taldeak antolatutako DANTZARI EGUNA
– KIROL PROBAK:
- Eskola kirola
- Futbol partiduak
- Pilota partiduak
- Areto futbola
- Xake txapelketak
- Bola tiraldien txapelketak
– Kultur ikastaroak
Azkenik, udalak garbiketa eta desinfekzio neurri bereziak hartu ditu eraikin publiko guztietan eta udaleko garbiketa langileek Villabonako herri-guneko autobus geltokiak eta kaleetako bankuak desinfektatu dituzte.