Organikoaren eta Errefusaren edukiontziak zabalik

IMG-20191127-WA0006

Udalak Organikoaren eta Errefusaren edukiontziak irekitzea erabaki du, herritarrek txartelik gabe erabili ahal izan ditzaten.

Erabaki hau Tolosaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean hartua izan da, adituen iritziari kasu eginez.

Neurri berezi honen helburua lurrean utzitako poltsen bitartez gerta litekeen koronabirusaren hedapena saihestea da.

Mesedez, bota itzazue hondakinak edukiontzien barrura eta saiatu poltsak egunero ez ateratzen.