Udal zergen ordainketa irailaren 15era atzeratzea erabaki du udalak

zergak atzeratutaWEB

Udal zerga eta tasak

Udalak zerga eta tasen ordainketen inguruan malgutasunez jokatzea erabaki du, koronabirusaren izurriteak eragin duen osasun-larrialdiaren ondorioz sortu den gizarte egoera konplexua kontuan hartuta. 

Zerga garrantzitsuenen kobrantza irailaren 15era arte atzeratuko da, hala nola, Ibilgailuen zerga eta OHZ edo kontribuzioarena.

Gainerako tasak banan- banan aztertuko dira eta gutxienez larrialdi egoera honek dirauen denbora gehituko zaie ordaintzeko borondatezko epeei.