Hondakin organikorako poltsa konpostagarriak doan hartzeko makina berriro ere zabalik dago. Makina goitik behera desinfektatua izan da.
Jakina denez, makina honetarako sarbidea itxita egon da azken asteetan, Koronabirusaren zabalpena ekiditeko prebentzio neurri gisa.
Herritarrei makina arduraz erabiltzeko deia: “Mesedez, poltsak hartu aurretik eskuak garbitu makinaren ondoan ezarri den alkoholdun xaboia erabiliz”.