Udalak hondakinen poltsak edukiontzien barrura sartzen ez badira isunak ezarriko dituela ohartarazi du

IMG20200512104259web

Aste honetan hainbat edukiontzien gunetan zabor poltsa ugari bota dira lurrera, eta udala gero eta gehiago errepikatzen ari den egoera honi erantzuteko neurriak hartzera behartuta ikusi du bere burua. Hau da Sare sozialen bidez udal gobernuak zabaldutako mezua:

“Horrela zegoen atzo kale Berriko edukiontzien gunea. Gainera, zenbait gunetan irudi hau ohikoa bilakatzen ari da, eta onartezina da. Zergatik ez dira poltsak edukiontzietara sartzen?
Udaletik hondakinen poltsak edukiontzien barrura sartzea exijitzen dugu eta ohartarazten dugu udaltzaingoa poltsak lurrean utzen dituztenei zigor neurriak edo isunak ezartzen hasiko dela.”