Euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik

Euskara matrikulazioa kartela page-0001

Euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabaldu da eta Amasa-Villabonako udaletik euskara ikasteko urratsa emateko deia egiten diegu gure hizkuntza ezagutu edo hizkuntzaren ezagupena hobetu nahi duten herritar guztiei. Urtero bezala, euskaltegiek eskaintza zabala aurkezten dute, ordutegi eta maila ezberdin ugari daudelarik aukeratzeko.

MATRIKULA EGITEKO EPEA: Irailaren 1etik 17ra

• A1-A2 mailak: 9:30-11:30, astelehenetik ostegunera (astean 8 ordu).
• B2-C1 mailak: 9:00-11:30, astelehen, astearte eta ostegunak (astean 7,5 ordu).
• AISA ikastaroak: 9:30- 11:30, astelehen, astearte eta ostegunak (astean 6 ordu).
• Autoikaskuntza ikastaroak. 

DIRULAGUNTZAK

Udalak dirulaguntzak emango ditu ikastaro bukaeran. B2 mailara arte: matrikularen balioaren %100a jaso dezakete eta hortik aurrerako mailetan matrikularen %75a. 

Horretarako, honako baldintzak bete beharko dira:

  • Amasa-Villabonan erroldatua egotea.
  • Gutxienez, ikastaroan %85eko asistentzia izatea.
  • Euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez.
  • Matrikula ordainduta izatea.