Euskaran Ados! mahaiaren bilera urriaren 7an

euskaran ados txurian

Euskararen normalizazioaren aldeko Euskaran Ados! mahai ireki eta parte hartzaileak, bilera berri bat egingo du, Covid-19aren eraginez martxotik bildu gabe egon eta gero:

Urriaren 7an asteazkena, 18:00ean Villabonako udaletxeko Batzar aretoan. 

Jorratuko diren gaiak:

– UEMAk udalerriei eskaintzen dizkien zerbitzuen azalpena. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko teknikari batek egingo du aurkezpena.

– Euskaraldia 2020: Egin beharreko lanak.

– Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): Egindako bileren azalpena eta aurrera begirako urratsak.

Udaletik parte hartzeko deia luzatzen diogu euskararen alde bere ekarpena egin nahi lukeen herritar eta elkarte guztiei.