Kultura sailak ikastaro aukera zabala aurkeztu du udazkenerako

Kultur ikastaroak 2

Gaur udaletxe aurrean egindako agerraldian Garazi Bengoetxea kultura zinegotziak eta Joxean Kubero kultur teknikariek eman dituzte aurtengo kultur ikastaroen inguruko xehetasunak. Aurtengoan hainbat berrikuntza izango dira; izen ematea telematikoki egin beharko da eta Covid-19aren eraginez, printzipioz ikastaroak abendura arteko iraupena izango dute, abenduan dugun egoeraren arabera, ikastaroak luzatu edo ez erabakiko du udaleko kultura sailak. 

Izen-emate epea: urriaren 5etik 14ra arte.

Aurten, osasun egoerak horrela eskatuta, izen-ematea telematikoki egin beharko da hemen Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailak haurrentzat zein helduentzat, ikastaro eskaintza zabala antolatu du aurtengo udazkenerako. Guztira,10 ikastaro daude aukeran; urte osoko 8 ikastaro eta 2 ikastaro labur.

Helduentzako urte osoko ikastaroen artean daude Arte aplikatuak, Egur lanketa eta pintura ikastaroak, azken hau 13 urtetik gorakoentzat. Ikastaro laburren artean, aldiz, Serigrafia edota Mindfulness.

Haurrei dagokienean, hauek ere eskaintza zabala dute aukeran: Funky (11-16 urte), Ballet (6-12 urte), Klown (8-12 urte), eskulanak (6-10 urte) eta pintura (4-12 urte).

Ikastaro guztien informazioa

Hasiera batean, urte osoko ikastaroak abendura arte
Osasun egoerak horrela eskatuta, urte osoko ikastaroak Gabonetako oporrak arte eskainiko dira. Abenduaren erdialdean, Udalak momentuko osasun egoera baloratuko du eta egoki ikusiz gero, ekainera arte luzatu ditzake ikastaroak. Dena den, abenduaren erdialdera Amasa-Villabonako udaleko Kultura saila harremanetan jarriko da ikastaro bakoitzeko ikasleekin eta jarraitzeko interesa duten edo ez galdetuko du. Aurrera egitea erabakiz gero, urtarriletik abendurako kuota kobratuko da.

Ikastaroetan izen-ematea, telematikoki
Ikastaroetan interesa dutenek, izena telematikoki eman beharko dute hemen. Ezinbestekoa izango da ikasle guztiek helbide elektroniko bat eta telefono mugikorreko zenbaki bat ematea.
Ikastaroren bati buruzko galdera gehigarriren bat egin nahi izanez gero, kultura@villabona.eus helbidera mezu bat bidali telefono zenbaki batekin, eta Udala jarriko da harremanetan galdera egin duen pertsonarekin.