Zinema eta ikuskizun guztietarako sarrerak online erosteko aukera

Kultura sarrera

Dagoeneko Gurea aretoan eskainiko diren emanaldi guztietarako sarrera numeratuak online erosi daitezke hemen. Dena den, kontuan hartu behar da online erosten diren sarrerak %5eko kargua izango dutela.

Bestalde, orain arte bezala, Gurea aretoko leihatilan ere egongo da sarrerak eskuratzeko aukera; emanaldia baino ordubete lehenago zabaltzen da leihatila.

Zineko bonoak leihatilan bakarrik erosi daitezke.

Urriko kultur egitarauaren barruan antolatu diren ekimenak hemen topatuko dituzu.