
Fleming Herri Eskolako komunitateak, Arroako haur hezkuntzako eraikinaren kanpoaldea itxuraldatzeko eta kolore zein alaitasun gehiago emateko, mural erraldoi bat margotzea erabaki zuen. Helburu horrekin, Nexgraff osatzen duten Aitor eta Nextor Otaño Pasai San Pedroko aita-seme grafitilariekin harremanetan jarri ziren eta hainbat egunetan lanean aritu ondoren, artelan ikusgarria osatu dute. Ekimen hau eskolaren mugikortasun proiektuaren baitan kokatzen da.
Argazkia handiago ikusteko klikatu HEMEN
Amasa-Villabonako udalak Flemingo komunitatea zoriondu nahi du ekimen berritzaile hau martxan jartzeagatik eta aldi berean eskerrak eman nahi dizkie Aitor eta Nextorri egindako artelan bikainagatik.