“Sei metroko hesia saltatu nahi izan zuen emakumea”, etorkinen ausardiaz hitz egiten duen liburua aurkeztuko da bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Subijana Etxean (Villabona).
Hegoaldeko Mugatik Europara iritsitako edo iristen saiatu diren bost emakumeen lekukotasunak bildu ditu CEAR – Euskadik, Amanda Andrades idazlearekin batera.
Liburuaren abiapuntua CEAR – Euskadiko Intzidentzia eta Parte-hartze Sozialeko taldeak iaz Ceutan, Melillan eta Marokoko iparraldean “Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak” izeneko ikerketaren barruan landutako liburua da.
Amanda Andrades idazlea on line konektatutako bada ere, bertan izango dira CEAR – Euskadiko Inzidentzia eta Gizarte Partaidetzako kideak.