Udalak neurriak hartu ditu PCR frogengatik Osasun Etxe ondoan auto pilaketak saihesteko

IMG-20201110-WA0005Amasa-Villabonako udalak, Udaltzaingoarekin elkarlanean, neurriak hartu behar izan ditu, PCR frogak egitera Villabonako Osasun Etxera kotxean joaten zen jende kopuru handia dela medio, Altzin eta Txermin auzoen arteko errepidean gertatzen ziren auto pilaketak ekiditeko. Inguru horretan trafiko pilaketa nabarmenak eta oinezko eta autoen arteko arazoak egon dira azken asteetan.

Aparkalekuak kenduko dira, errepideak bi karril izan ditzan

Astelehenetik ostiralera 10:30etatik 15:00etara, aparkalekuak libre utzi behar dira, kalea 2 karrilekoa izan dadin. Modu horretan, kotxearekin PCR frogak egitera Osasun Etxera doazenak ezkerreko karriletik sartu beharko dira, eta beste norabide guztietara doazenak berriz, eskuinekotik.