Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Oria Merkatarien Elkarteak kanpaina bat jarri du martxan herritarrei herriko komertzioetan erosteak duen garrantzia azpimarratzeko asmoz.
Azken urteetan, indarra hartzen joan da saltoki handiek gabonen atarian eskaintzen dituzten merkealdiak ‘Black Friday’ edo ‘Ostiral Beltza’ deiturikoan. Hasiera batean, egun bateko kontua zen, baina urte gutxiren buruan asteburu osoa hartzen joan da eta egun hilabete osoa ere hartzen dute merkatal saltoki handiek beherapenak eskaintzeko. Jendea masiboki kontsumitzera bultzatzen duen kanpaina baino ez da ‘Black Friday’; horrela, herrietako merkataritza berriro ere atzean utziz eta kontsumoa saltoki handietara bideratuz.
Horrela, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo hainbat dendetako erakusleihoetanezarritako karteletan honako mezuak irakur daitezke:
“Handiak beti txikia jaten du, aldatzeko prest?”
“Hemen dituzu aholkuak eta laguntza ematen dizkizuten pertsonak”
“Ez gara erakusleihoak bakarrik, gero online eros dezazun”
“Saltoki bakoitzaren atzean familia bat dago elikatzeko”
“Herriko dendetan erosi, guztion onurarako da”
“Herrian gaude zuri esker”
“Eskerrik asko gugan konfiantza izateagatik”
“Lan-baldintza duinen alde egiten dugu”
Amasa-Villabonako udalak bat egiten du herriko merkataritza elkarteak martxan jarri duen kontzientziazio kanpaina honekin eta beste behin herrian erosteko deia egiten du. Herriko saltokiek gure kaleei ematen dien bizitasunik gabe, Amasa-Villabona ez litzatekelako berdina izango.