Onartu dira 2021 urterako Udal aurrekontuak

Plenoa

Asteartean, hilaren 26an, 2021. urterako Udal Aurrekontuak onartu zituen Udalbatzak Osoko Bilkuran, EH Bilduren aldeko botoekin, EAJ-PNVren abstentzioarekin eta PSEren aurkako botoarekin. Hori horrela, aurreko urteko kopuruaren antzera, 6.859.326 € izango ditu Amasa-Villabonak 2021 urterako.

• Pertsonal gastua: 2.425.039,60€
• Udal Zerbitzu Orokorrak: 2.661.501,80€
• Dirulaguntzak eta ekarpenak: 923.496,48€
• Inbertsioak: 646.588,12€
• Finantza gastuak: 202.700€

Mailegu eskaera posiblea, diru-sarreren beherakada konpentsatzeko eta murrizketarik egin behar ez izateko
Ezinbestekoa izan daiteke 575.000 euro inguruko mailegu bat eskatzea Udalaren gastu maila mantendu ahal izateko edota gastu murrizketarik egin behar ez izateko, eta gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotzen duen finantzazioaren (Foru Funtsaren) beherakada konpentsatuko litzateke horrela.

Kontuan izan behar da Udalaren zor publikoaren egoera osasuntsua dela, eta mailegu eskaera honek ez lukeela etorkizuneko aurrekontuen egonkortasuna baldintzatuko.

646.588,12 € bideratuko dira hainbat inbertsioetara

1. Hirigintza eta zerbitzuak:

• Hirigintza Plan Orokorraren berrikuspena: 50.000€
• Hirigintza sailerako proiektuen erredakzioak: 25.000€
• Etxebizitza politika berria: 10.000€
• Espaloiak eta asfaltatze lanak: 50.000€
• Amasako oinezko bideko lanak: 10.000€
• Komun publiko berriak: 40.000€
• Hiri altzarien erosketa: 10.000€
• Irisgarritasun planeko ekintzak: 5.000€
• Malkar plazako parkearen lurra berritzea: 13.000€
• SACEMgo eskailera eta bizilerroa teilatuan: 24.000€
• Kale Nagusia 38ko konponketak: 1.000€
• SACEMgo lokaletarako apalak erostea: 5.500
• Olaederra kiroldegiko ohiko konponketak: 16.000€
• Kale garbitzaileentzat bi karro berri erostea: 2.500€

2. Ingurumena eta mendiak:

• Energia Planeko inbertsioak: 50.000€
• Agaraitz industriguneko ur zikinak araztegira konektatzeko proiektua: 9.680€
• Ur zikinak eta euri urak bereizteko obrak: 6.000€
• Amasamendiko guneen mantenurako tresnak erostea: 2.000€

3. Hezkuntza eta kirola:
• Olaederra kiroldegiko teilatuaren birmoldaketa: 164.130€
• Fleming Herri Eskolarako inbertsio eta obrak: 70.000€
• Seaska haur eskolako berogailua: 12.000€

4. Kultura:

• Gurea zineko konponketak: 25.000€
• Udal Liburutegia eraberritu eta modernizatzeko azterketa: 15.000€
• Udal Liburutegirako DVD eta liburu berriak: 11.000€

5. Besteak:

• Udalbatzak grabatzeko sistemaren 2. fasea ezartzea (bideo-akta): 2.500€
• Komunikaziorako inbertsioak: 1.500€
• Informatika inbertsioak: 5.000€
• Artxiborako altzariak: 2.000€
• Kale Hezitzaileentzat materiala erostea: 500€
• Udal jabetzako tabernetarako etxe tresnak: 1.500€
• Udal brigadaren kamioiaren Leasing-a: 8.778,12€

Aurrekontuen inguruko informazio sakonagoa topatu dezakezue ondorengo loturetan:

Sarrera eta gastu nagusiak
Diru-sarrerak
Gastu arruntak
Dirulaguntzak eta ekarpenak
Pertsonal gastuak
Inbertsioak 2021