
Covid-19ak eragin duen osasun egoerak karga handia erantsi dio ostalaritzaren sektoreari. Gainera, urtarrilean ere derrigorrezko beste itxiera bat pairatu behar izan zuten gure herriko ostalariek. Hori horrela, sektoreari bultzada bat emateko, eta soinean daraman karga arintze aldera, udalaren esku dagoen terrazen tasa suspentsioan mantenduko da. Era berean, taberna eta jatetxeetako terrazen gaia arautzen duen ordenantza fiskala ere aldatu egin da.
Ikusi hemen ordenantza fiskala.
Atzo arratsaldean izandako ohiko batzar orokorrean Ogasun batzordearen proposamen hau aho batez onartu zute alderdi guztiek.