1.800 kg hondakin bildu dira maiatzeko garbiketa astean

 Hondakinak maiatza wUrzain-Taldeak Amasa-Villabonako Udalarekin hitzartutako kontratuaren arabera, hilabetero egin beharreko garbiketaren bigarren astea bete du. Horrela, maiatzaren 3tik 7ra herritar askok paseorako erabiltzen dituzten hiru natur-ingurune garbitu dira: Sorredor erreka, Olatxo / Otsabiko errekak, eta Komizar Parkea.

Hauetaz gain, herritarrek eskainitako informazioari esker, aspaldi identifikatutako bi gune ere garbitu dira: Mullubia errekan 500 bat Kg-ko pilaketa bat jaso da, eta, Muntegi inguruan, beste 300/400 bat Kg-ko bigarren pilaketa bat. Biak kableen kobrea lapurtzearen ondorioz, natur-inguruneetan utzitako hondakin pilaketa handiak ziren.

 

Garbitutako eremuak

  • Sorredor erreka: Oria ibaiarekin elkartzen den tokitik, Amasako Etxeartea parajerainoko zatia.
  • Olatxo erreka / Otsabiko erreka: Arbe enpresaren atzealdetik, Otsabiko errepide azpialderaino.
  • Komizarreko Parkea: Aparkaleku inguruak, eta mahaiak dauden inguru guztiak garbitu dira.
  • Mullubiko erreka: Mullubi erreka inguruko kable gehienak bildu eta gainontzekoak baztertu egin dira (urari eragin ez diezaioten).

Aste guztian jasotakoaren gaikako emaitzak

  • PLASTIKOA: (30L-ko 9 Zabor Poltsa) 17,055 Kg
  • PLASTIKO BOTILAK: (36 Botila) 1,400 Kg
  • PLASTIKO ESKULARRUAK: (16) 0,012 Kg
  • PLASTIKO GOGORRA: (39,410 Kg + 450,000 Kg) 489,410 Kg
  • PAPERA: 2,825 Kg
  • BEIRA: (29 beirazko edukiontzi) 10,725 Kg
  • METALA: (1.028 Lata) 23,710 Kg
  • EGURRA: 104,800 Kg
  • HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: (Kable elektrikoa) 2,470 Kg
  • ERAISPENEKO-OBRA HONDAKINAK: 182,350 Kg
  • ERREFUSA: 14,230 Kg
  • NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: (Kotxe gurpil bat) 15,200 Kg
  • KOLTXOIAK: (1) 35,100 Kg
  • PINTURA POTOAK: (1) 1,100 Kg
  • POLIESPANA: 0,215 Kg
  • MUSUKOAK: (9) 0,125 Kg
  • PILAK: (8 Pila txiki+ Pila Bateria bat) 0,856 Kg
  • FITOSANITARIOAK: (Fitosanitarioz betetako poltsa bat) 2,285 Kg
  • AEROSOLAK: (2 spray poto) 0,345 Kg
  • KOTXE OLIOA: (2 Lata + bidoi 1) 2,040 Kg
  • BESTE BATZUK: 10,012 Kg

ASTE GUZTIKO BILKETA: 916.265 Kg

Beti bezala, jasotako hondakin guztiak edukiontzietan sailkatu, kudeatu eta Tolosaldeko mankomunitateak dituen bi Garbiguneetara eraman dira.

Hurrengo garbiketa ekaineko lehenengo astean zehar burutuko da.