Pasa den urtean ez bezala, udako kanpaina garatuko du aurten Villabonako Olaederra kiroldegiak eta ekainaren 7tik aurrera izena emateko aukera izango da. Covid-19aren aurkako segurtasun neurri bereziak ezarri dira, jarduerak ekainaren 28tik aurrera hasiko dira eta eskaintza zabala dago aukeratzeko:
Helduentzat: Aquagym, Running, Procircuit, Zumba, Igeriketa, Clycling, Master Class eta Pilates. Haur eta gazteentzat:Clycling, Zumba, Triatloia (Uda-Tri), Areto futboleko kanpusa, Igeriketa, Kirol ludoteka, Irristaketa eta Txikien kirol txokoa.
Informazio gehiago: 943 694322 telefonoan, kiroldegiko harreran edo villabona@serdepor-kirolzer.com emailera idatziz.
Informazio taulak hemen: