Udala Villabonako Bake Epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko espedientea bideratzen ari da

Bake epailea web

Mugapenaren eta Antolaketa Judizialaren Legeak, Botere Judizialaren Lege Organikoak eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Araudiak xedatzen dutenarekin bat, Udal hau Villabonako Bake Epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko espedientea bideratzen ari da.

Horretarako, interesatu guztiek dagokion eskaera aurkeztu ahal izango dute Udal honetako Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) edo era telematikoan datorren 2021eko ekainaren 24a arte.

Izendapena 4 urterako egingo da.

Bete beharreko baldintzak

  • Nazionalitate espainiarra
  • Adinez nagusia
  • Botere Judizialaren Lege Organikoko 102, 302 eta 303 artikuluek kargu judizialak betetzeko aurreikusten dituzten bateraezintasun edo ezintasun ziorik ez edukitzea.

Baloratuko dira: kurrikuluma, titulazioak, bizilekua eta euskararen ezagutza.

Eskaera-inprimakia hemen daukazu eskuragarri.