Ikastaroa berriak KZgunean

210720KZgunea

Ohiko ikastaro aukera zabalaz gain, bi ikastaro berri erantsi ditu KZguneak bere katalogora:

• Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak (4h)
• Google aurkezpenak. Sortu zure aurkezpenak hodeian (4h)

Ikusi hemen gainontzeko ikastaroak

Ikastaroetan izena emateko interesa dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera bertaratu, aldez aurretik 943 02 36 85 telefono zenbakian hitzordua eskatuta.
  • Telefono bidez, 943 02 36 85 zenbakira deituta. Horretarako ezinbestekoa da dagoeneko KZguneko erabiltzaile izatea
  • www.kzgunea.eus webgunean. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZguneko erabiltzaile egiteko edo ikastaroren batean izena emateko arazoak izanez gero, jarraian dituzun  bideo tutorialak kontsultatu ditzakezu.

Villabonako KZgunearen ordutegia:
Uztailean 09:00 – 13:00
Irailetik aurrera 16:00-20:00

Informazio gehiagorako, KZguneko ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu hemen