Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Besamotza konpartsarekin

211202Besamotza

Besamotza Erraldoi eta Buruhandien konpartsak egiten dituen ekintzak herri interesekotzat jotzen ditu Udalak. Hori horrela, bi urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu du konpartsarekin, azaroaren 30ean izandako Tokiko Gobernu batzordean ordezkaritza duten alderdiek aho batez horrela adostuta.

Hitzarmen honen arabera, Udalarenak diren erraldoi, ipotx eta buruhandiak Besamotza Erraldoi eta Buruhandien konpartsari utziko zaizkio hauen erabilera ludikorako; herrian bertan edota herritik kanpo erabiltzeko.

Akordio honen bitartez, Udalak irabazi asmorik gabeko elkarte hau osatzen duten herritar taldeak burutzen duen lana balorean jarri nahi du, eta bidez batez, herriko erraldoi, ipotx eta buruhandiak erakusten eta erabiltzen dituzten jarduera guztiak bultzatu eta sustatu.