Gaur sartu dira indarrean Iñigo Urkullu lehendakariak 51/2021 DEKRETUAren bidez ezarri dituen neurri berriak, COVID-19a zabaltzea saihesteko. Neurri edo murrizketa sorta berri hau urtarrilaren amaiera arte egongo da indarrean.
Hona hemen neurri berriek ezartzen dutena laburbilduta:
1. Jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira (merkataritza, ostalaritza, kultura…).
2. Edukiera %60koa izango da barnealdeetan.
3. Ekitaldietan hauek izango dira edukiera orokorrak: gehienez 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoaldean.
4. Ostalaritzan, jatetxeetan, gaueko aisialdian, txokoetan eta gazteen lonjetan debekatuta dago zutik kontsumitzea. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
5. Barruko kiroletan, gehienez 10 laguneko taldeak onartuko dira. Aldagelek %50aren edukiera izango dute.
6. Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduak ezin izango dira 08:00ak baino lehen zabaldu.
7. Urtezahar, Urteberri eta Erregeetako afarietan eta bazkarietan, hamar pertsona baino gehiago ez elkartzea gomendatzen da.
Neurriak urtarrilaren 28ra arte mantenduko dira.
Ikus 51/2021 Dekretua HEMEN