Saharar errefuxiatu kanpamentuetarako janari bilketa kanpaina

272630425 4734550996664151 5496436276574982114 n

Tolosaldea Sahararekin elkarteak, Saharar errefuxiatu kanpamenduetara eramateko janari bilketa kanpaina berri bat antolatu du aste honetan eta elkarteko boluntarioak larunbat goizean Villabonako supermerkatuen (Eroski eta BM) kanpoaldean egongo dira produktuak biltzen. Udalak bat egin du ekimenarekin eta bilketa-kutxa ezarri du udaletxeko sarreran.

Honakoak dira bildu nahi diren produktuak: Arroza, pasta, lekaleak, azukrea, olioa, atuna eta sardinak oliotan, pixoialak, konpresak etab.

Udaletik ekarpena (xumea bada ere) egiteko gonbidapena egiten diegu herritarrei, saharar herriak bizi duen egoera humanitario tamalgarria dela eta, modu duin batean bizirauteko ezinbestekoa baitute nazioarteko laguntza eta elkartasuna.