Ireki da Aizkardiko medi ibilaldian izena emateko epea

20220302Aizkardi2

Aizkardi Mendizale Elkarteak antolatutako 53. mendi martxa arautuan izena emateko aukera ireki da gaur, eta martxoaren 25ean amaituko da. Ibilaldia hilaren 27an izango da.

Aurten, aurreko edizioetan bezala, bi ibilbide ezberdin izango dira; batetik, ibilbide luzea, 43 km-koa eta 2.400 metroko desnibela duena, eta, bestetik, ibilbide laburra, 24 km-koa eta 1.200 metroko desnibelarekin.

Informazio gehiago

Izena emateko