Hilerriaren sarrerako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira

220617Hilerria

Hilerriko sarreraren irisgarritasuna hobetzeko lanak burutu dira egunotan Amasan. Sarrera nagusiaren lurra lautu da, eta harri-txintxarren ordez porlanezko baldosak jarri dira.

Guztira, 1.646,34 euro bideratu dira hilerriko irisgarritasunaren hobekuntza lan honetara; materialera, 1.396,34 euro, eta makinistara 250 euro. Eskulanaz, aldiz, udal brigadako langileak arduratu dira.