Amasa-Villabonan euskara sustatzeko eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko eratutako Euskaran ados! mahai ireki eta parte hartzaileak ikasturte berriko lehen bilkura egingo du datorren irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan Villabonako udaletxeko Batzar aretoan.
Bileran aztertuko diren gaiak honakoak izango dira:
- Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren eratze aktaren berri ematea.
- Euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzak Villabonan.
- Amasa-Villabonako saltokietan euskararen erabilera indartzeko udalak eta Galtzaundik garatutako egitasmoaren emaitzak.
- Fruta dendetan euskara erabiltzeko “Nire frutak zuretzat” kanpainari buruzko informazioa..
- 2022-23 ikasturteko euskalduntze/alfabetatzea eta mintzalaguna egitasmoak.
- Ikastetxeetan ikasturte berrian garatuko diren egitasmoen berri ematea.
- Aisialdiko hezitzaileei zuzendutako formazio ikastaroari buruzko informazioa.
- ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) Udal-Ordenantza onartzeko proposamena.
- 2022ko EUSKARALDIA egitasmoari buruzko informazioa.
- Norberak lekarkeena.
Amasa-Villabonako udalak mahai honetan parte hartzeko deia egiten die euskararen aldeko ekarpena egin nahiko luketen herriko euskaltzale guztiei. Euskaraz biziko den herria lortzeko bidean, guztion ekarpena behar dugu.