Villabonako Eskola Kirola elkarteak hezitzaileak behar ditu

20221220EskolaKirola

Amasa-Villabonako Eskola Kirola elkarteak hezitzaileak behar ditu berehala lanean hasteko edota lan- poltsa osatzeko.

Elkarteko hezitzaile moduan izena emateko baldintza da euskara ondo menperatzea eta titulazioren bat izatea. Ez dira kontuan hartuko titulaziorik gabeko hautagaitzak. Bestetik, Amasa-Villabonakoa izatea baloratuko da.

Interesdunek galdetegi hau bete beharko dute izena emateko. Elkarteak neskak ere animatu nahi ditu hezitzaileen lan poltsa honetan izena ematera.