Autoaren erabilera partekatuaren inguruko galdetegia

20230201AutoPartekatua

Mugikortasun iraunkorra ardatz estrategikoa da Tolosaldearentzat. Hori horrela, erronka errotik heldu, eta eskualdean autoa partekatzeko sistemak ezartzeko aukerak  aztertzen ari da Tolosaldea Garatzen, Eusco Car Sharing elkartearekin elkarlanean. Helburua mugikortasun eredu berri bat aurkeztea, eta auto jabetza pribaturi alternatiba bat ematea da.

Gauzak horrela, Tolosaldean autoaren erabilera partekatu eta kolektiboaren inguruko galdetegi bat plazaratu dute eskualdeko herritarren mugikortasun beharrak edota iritziak gertutik ezagutzeko.

GALDETEGIA

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu galdetegia erantzutera eta garraio modu iraunkor baten aldeko apustua egitera.