Piratek Amasa-Villabona abordatuko dute ostegun gizen arratsaldean!

20230209 PiratenAbordaiaArgazkia

Udalak, herriko Seaska Haurreskola, Zubimusu Ikastola eta Fleming Herri Eskolarekin elkarlanean, inauteri-desfilea antolatu du ostegun gizen arratsalderako. Aurtengo gaia “Piraten abordaia” izango da, beraz, herriko haur eta gaztetxoak pirataz mozorrotuta, Villabonako kaleak alaituko dituzte txaranga doinuez lagunduta.

Amasa-Villabonako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu mozorroa janztera eta inauteriak herrian ospatzera. Beraz, animatu! Pirataz jantzi, eta gerturatu otsailaren 16an, ostegun gizen egunean, arratsaldeko 15:15ean, Villabonako Erreboteko plazara!

Bertan ikusiko dugu elkar!

Piraten abordaia kartela