Neguko geldialdiaren ostean, Furgobaratza Villabonako Baratze Parkean izango dugu berriro ere. Horrela, maiatzaren 4rako, Tomatearen tailerra antolatu dute, 18:00-19:00 ordutegian.
Kutxa Fundazioak eta Villabonako Udalak elkarlanean antolatutako ekimen honetan, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharreko gomendioak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak… Gainera, tomate landareak ere banatuko dira bertaratzen direnen artean.