
Datorren ikasturtea prestatzen hasi da dagoeneko herriko haurreskola, eta 2022 eta 2023 urteetan jaiotako txikitxoek maiatzaren 16ra arte daukate Haurreskolak Partzuergoko Seaska haurreskolan izena emateko epea.
Matrikulazioa Villabonako Seaska haurreskolara bertaratuta edo online egin daiteke www.haurreskolak.eus webgunean.
Matrikula doan
Aipatzekoa da haurreskola zerbitzua doakoa izango dela datorren ikasturtean. Azken urteetan Amasa-Villabonako Udalak dirulaguntzak eskaini zituen herritar guztiek zerbitzu publiko hau erabiltzeko aukera izan zezaten. Baina, haurreskolako matrikulazioaren doakotasuna behin lortuta, Udalak ez du diru partidarik bideratuko herriko haurreskolan izena ematen duten familiak diruz laguntzera.
Informazio gehiagorako 943 69 20 29 telefono zenbakira deitu edo seaska.villabona@haurreskolak.eus mezu bat idatzi.