Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 30ean izango da

20230524Bizipoza

Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia asteazkenean, hilaren 30ean izango da, 18:30etan, Villabonako Gurea Antzokian. Bertan, ekainaren 17 eta 18ko Bizipoza festan parte hartuko duten elkarteen aurkezpenak egiteaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izango dira.

Herritar guztientzat irekia izango da aurkezpen hau, baina aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dira Amasa-Villabonako Udalaren Arreta Zerbitzuan (Udaletxeko behe solairuan), ainhoa@bizipoza.eus helbidera mezu bat bidalita edo egunean bertan, 17:30etatik aurrera, Gurea antzokiko leihatilan.

Aurkezpenaren kartela

‘Bizipoztu dantzan!’ emanaldiak, Oinkariren eskutik
Oinkari dantza taldeak eta Bizipoza elkarteak elkarlanean, “Bizipoztu dantzan!” izeneko bi emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 17an, larunbata. Lehengo saioa eguerdiko 12:00etan izango da, eta bigarrena, aldiz, arratsaldeko 18:30etan. Sarrerak 5 euroan daude salgai Amasa-Villabonako Udalaren webgunean.
Bi dantza-emanaldi hauen sarreren salmentarekin bildutako dirua Bizipozaren ekimenak babestera eta sustatzera bideratuko da.

Dantza-emanaldiaren kartela