
Udalak, Zubimusu Ikastolak eta Fleming Herri Eskolak, Irrika Aisialdi elkartearekin elkarlanean, inauteri-desfilea antolatu du ostegun gizen arratsalderako.
Aurtengo mozorroaren gaia Negua izango da, eta herriko ikasleak elur panpinez, eskiatzailez, elur malutez edota etxeko goxotasunaren adierazlea den pijamarekin mozorrotuta aterako dira kalera. Horrela, kalejiran, txaranga doinuek eta kantuek alaituko dituzte herriko txoko guztiak.
Beraz, animatu! Jantzi mozorroa, eta gerturatu otsailaren 8an, ostegun gizen egunean, 15:15ean, Villabonako Erreboteko plazara!
Antolatzaileek, ikasleei ez ezik, familiako kide guztiei luzatu nahi diete festa honetan parte hartzeko gonbitea.
Bertan ikusiko dugu elkar!