Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia, otsailaren 27an

20240221 Hitzaldia

Udalak eta UEMAk antolatutako hitzaldian euskarak bizi duen egoera kezkagarriaren inguruko hausnarketa egingo du Iñaki Iurrebaso soziolinguista legazpiarrak. Solasaldia otsailaren 27an izango da, Subijana etxean, arratsaldeko 19:00ean.

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete udalerri euskaldunek euskararen indarberritze-prozesuan?

Galdera horiei eta tankerako beste batzuei erantzuten die Iñaki Iurrebaso soziolinguistak hitzaldi honetan, gaiari buruz dauden datuak aztertuta.

Hitzaldiaren kartela