
Herriko Seaska Haurreskolak matrikulazio epea ireki du eta zabalik egongo da maiatzaren 10era bitartean. Beraz, 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatu dezakete dagoeneko.
Izen-ematea presentzialki egin daiteke Seaska Haurreskolan bertan edo online HEMEN.
Informazio gehiagorako Seaska Haurreskolarekin harremanetan jarri 943 69 20 29 zenbakira deituta edo seaska.villabona@haurreskolak.eus helbidera idatzita.