LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren egitaraua Amasa-Villabonan

Bandera LGTBIQ
LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da maiatzaren 17a, eta egun hori baliatuz, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek oraindik ere gizartean jasaten dituzten diskriminazio eta gehiegikerien inguruan kontzientziatu nahi ditu herritarrak. Horretarako, Udalak bi ekintza antolatu ditu ostiralerako, maiatzaren 17rako, Berdintasunean Ados! mahaiarekin elkarlanean.

11:00 – Herriko ikastetxeetako ikasleek Berdura plaza apainduko dute.

17:30 – Txapa tailerra Berdura plazan.

Udala LGTBIQ+ komunitatearekin duen konpomisoan berresten da eta herritar guztiak animatu nahi ditu elkarrekin aniztasuna ospatzera.

Maiatzaren 17ko egitarauaren kartela