
Amasa-Villabonako Udalak Olaederra kiroldegiko zerbitzua etengabe zabaldu eta hobetzeko inbertsioak egiten jarraitzen du. Hilabete honetan kiroldegiko gimnasiorako eta boleibolean jokatzeko material berria erosi da, gimnasioko erabiltzaileek eta Aiztondo Neskide taldeko boleibol taldeek erabili dezaten.
Honakoak dira Udalak azken asteetan egindako inbertsio zehatzak:
– Gimnasiorako mankuerna edo haltera berriak.
Guztira esku bakarrarekin jasotzeko forma pentagonala duten pisu ezberdinetako 30 mankuerna erosi dira, hauek ezartzeko apalategi batekin. Material hau Kirol Aukera SL enpresari erosi zaio eta Udalak 2.194,98 euroko inbertsioa egin du.
– Gimnasiorako ergometro berria
Kiroldegiko gimnasioan arraunean aritzeko ergometro makina berri bat erosi da. Makina hau Decathon enpresari erosi dio Udalak, 1.230,49 euroko inbertsioa eginez.
– Gimnasioarako aulki berezia
Gimnasioan ariketa ezberdinak egiteko aukera eskaintzen duen aulki berezi bat erosi da. Aulki hori BH enpresari erosi zaio 443,59 eurotan.
– Boleibol kirolerako 3 sare berri
Kirolegiko kantxa eraberritzearekin batera, kantxa berrian boleibolean jokatzeko erabiliko diren konpetiziorako hiru sare homologatu erosi ditu Udalak, Eskola Kiroleko, ikastetxeetako heziketa fisikorako eta batez ere Aiztondo Neskide taldeko boleibol taldeetakoek erabili ditzaten. Hiru sare hauek Kirol Aukera SL enpresari erosi zaizkio guztira 4.246,02 euroko inbertsioa gauzatuz.
Udaleko Kirol sailak Olaederra kirolegiko instalakuntza eta zerbitzuak hobetzeko inbertsio berriak egiten jarraituko duela baieztatu du eta datozen asteetan kirol kantxa eraberritua guztiz hornitzeko inbertsio berriak egingo direla jakinarazi du.