Udalak seme alabak Fleming herri eskolan eta Erniobea BHIn matrikulatzera animatzen ditu herritarrak

474692730 583763634574211 8690854637626165057 n

Urtarrilaren 29an izandako Amasa-Villabonako Udalbatzaren osoko bilkuran, “Aiztondoko Eskola Publikoaz Harro” taldeak aurkeztutako Mozioa onartu zen aldeko 5 bozkarekin (EAJ-PNV eta PSE) eta 8 abstentziorekin (EH Bildu). Mozioko puntuek jasotzen dituen eskaerak betez, Udalak aurrematrikulazio garai honetan seme alabak Fleming Herri Eskolan eta Erniobea Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzera animatzen ditu herritarrak.

Aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 3tik 14ra izango da, matrikulatu zaitezte herriko eskola publikoan!