Azken hamarkadan mugikorrarekiko mendekotasuna eta nerabeen osasun mentaleko arazoak nabarmen egin dute gora. Egora honen aurrean, Udalak eta Altxa Burua Aiztondo! Elkarteak elkarlanean, gaztetxoen arten teknologiaren erabilera arduratsua sustatzeko lau hitzaldi antolatu dituzte datozen egunetarako.
Gurasoei zuzendutako hitzaldi hauek Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano psikologoek zuzendutako ZEOS programaren baitan kokatzen dira. ZEOS programak teknologia berrien zentzuko erabilera eta osasuna saretu nahi ditu.
Hitzaldiak:
- Martxoak 5: Adingabeen buru gaixotasunak. Prebentzioa eta kontentzioa.
- Martxoak 6: Nerabezaroa ulertzen. Beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate garrantzia.
- Martxoak 12: Mugikorren auzia. Zer dugu benetan esku artean?
- Martxoak 13: Balantza orekatzen. Nola eraiki harreman osasuntsu bat mugikorrarekin?
Lau hitzaldiak Subijana etxeko areto nagusian eskainiko dira, 17:00-19:00 ordutegian. Bertaratzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko; sarrera librea eta doakoa da.