Udalbatzak EAJ eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu du, Euskal Herriaren estatus politiko berri baten eta erabakitzeko eskubidearen alde

UDALETXEA EZER GABE

Hasiera batean EAJ alderdiak mozio propio bat aurkeztu zuen Amasa-Villabonako Udalbatzan jorratzeko, baina osoko bilkuraren aurretik EAJ eta EH Bildu adostasun batera heldu ziren eta azkenean bien arteko Mozio bateratu bat aurkeztu zen Udalbatzara. Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran, Mozioa gehiengo handiarekin onartu zen, aldeko 11 bozka (EH Bildu eta EAJ) eta aurkako bakarrarekin (PSE).

Horrela, Udalbatzaren oniritziarekin, Amasa-Villabonako Udalak besteak beste “Espainia eta Frantziako estatuen aurrean estatus politiko berri bat lortzea bultzatu nahi duela” eta “Euskal Herria subjektu juridiko-politiko gisa eta euskal herritarrek beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidea modu eraginkorrean aitortzeko” helburua duela adierazten du.

Udalbatzak onartutako Mozioa osorik: 

Amasa Villabonako Udalak aldarrikatzen du:

1. Espainia eta Frantziako estatuen aurrean estatus politiko berri bat lortzea bultzatu nahi dugula, Euskal Herria subjektu juridiko-politiko gisa eta euskal herritarrek beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidea modu eraginkorrean aitortzeko. Gaur egun Euskal Herria osatzen duten hiru errealitate politiko-administratiboetatik abiatuta, eta bakoitzaren borondate kolektiboak errespetatuz.

2. Espainiako Konstituzioaren beharrezko erreformak funtsezko gai hauek jaso behar dituela:

A. Espainiar Estatuaren forma politikoa aldatzeko aukera eta Errepublikaren aukera gaitu.
B. Espainiar Estatuaren nazio anitzeko izaera aitortzea, eta, ondorioz, herriek duten erabakitzeko eskubidea.
C. Euskal Herriak demokratikoki eta bere borondatez estatus politiko berria adosteko egin behar duen prozesuan Espainiar estatuak oztoporik ez jartzeko bermeak artikulatzea.

 

Amasa-Villabonan, 2025eko martxoaren 26an

 
Euskal Herria subjektu juridiko-politiko gisa eta euskal herritarrek beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidea modu eraginkorrean aitortzeko