
Irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Udaleko Gizarte Ongizateko Sailak. Guztira, 10.000 euro banatuko ditu Udalak Amasa-Villabonan jarduten duten, edota onuradunak bertako herritarrak dituzten elkarteen artean.
Eskaerak egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta azken eguna uztailaren 20a izango da. Interesdunek dokumentazioa Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute. Erakunde bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.
Deskargatu dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak
Oinarri hauek Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ziren 2025eko maiatzaren 28an.