Udalak onartu du euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko AROA Plana

20250909 AROAPLANA

Udalak onartu du datorren hamarkadari begira Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko AROA Plana.

Plana Euskaran Ados! mahaia osatzen duten eragile eta herriko beste eragile batzuekin landu da arloka. Lau bilera egin dira aurreko planaren balorazioa egin eta plan berriko helburuak elkarren artean partekatzeko eta erabakitzeko asmoz.

Bilerak honakoak izan dira:

  • Famili transmisioa, irakaskuntza
  • Arlo sozioekonomikoa, merkataritza
  • Aisialdia, kultura, kirola
  • Bizilagun berriak, integrazioa

Arlo bakoitzean aztertu da zein den gaur egungo errealitatea, eta azken urteetan zer landu den arlo horretan.

Behin plana arloka aztertu ondoren, Euskaran Ados! mahaian aurkeztu zen eta ondoren, uztailaren 22ko osoko bilkuran onartu zen aho batez.

Onartu berria den planak urteroko kudeaketa-plan bat izango du urteko ekintzak jasoz, eta urtero horren balorazioa egingo da. Plangintzaldi erdian eta bukaeran ordura arte egindakoaren ebaluazioa egingo da, hurrengo planari begira.

AROA Plana 2025-2034