Azaroaren 8tik 16ra jai giroan murgilduko da Amasa

20251106 AmasakoFestak 2
Samartin festak ate joka dira, eta Martina Kultur Elkarteko kideek egitarau oparoa antolatu dute azaroaren 8tik 16ra bitarterako; Adin tarte eta gustu ezberdinak kontuan hartuta, askotariko jardueraz betetako egitarauz gozatzeko aukera egongo da Amasan.

Azaroak 8, larunbata
12.00 Marianito dastaketa plazan, Ai Ama! taldeak alaituta.
ONDOREN, kalejira herriko gaztetxoen eskutik.
14.00 Herri bazkaria.
18.00 Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.
23.30 DjNaza txosnan.

Azaroak 11, asteartea / San Martin eguna
10.30 Meza Santua.
12.00 Bertso Pilota Jaialdia,
Pilotariak Oinatz Bengoetxea, Iker Elizegi Mikel Goñi, Iker Urmeneta. Bertsolariak Oihana Iguaran, Iker Zubeldia.
18.00 Umeentzako ipuin kontalaria, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.
19.00 TXUPINAZOA eta Martina Sorginaren jetsiera.

Azaroak 12, asteazkena
17.00 Mus txapelketa herrikoia kulturetxean / Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen ematea egunean bertan.
17.30 Herri kirolak umeentzat.
19.00 Toka txapelketa herrikoia.

Azaroak 13, osteguna / Oilasko Jokua
06.00 Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14.30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17.00 Soka dantza eta aurreskua plazan.
21.00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Azaroak 14, ostirala / Alkandora eguna
17.00-19.00 Puzgarriak frontoian.
ONDOREN Txokolate beroa.
19.20 Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.
19.30 Amasako XXXIlI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.
23.30 Kalume taldearen kontzertua txosnan.

Azaroak 15, larunbata
11.00 Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.
16.00 Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
18.30 Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.
23.30 Erromeria Olgetan taldearen eskutik txosnan.

Azaroak 16, igandea
18.00 Herri kirolak herriko gazteak Segurako gazteen aurka.
ONDOREN Martina Sorginaren igoera eta agurra.

Azaroaren 8, 14 eta 15ean, gaueko joan-etorri eroso eta seguruak bermatzeko, doako autobus-zerbitzu berezi bat jarriko du martxan Udalak:

  • Olaederra kiroldegitik irteerak: 22:30, 23:30, 00:30, 02:30, 03:30, 04:30etan.
  • Amasatik irteerak: 22:00, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00etan
    OHARRA: 04:00 eta 05:00etako zerbitzuak Aduna-Zizurkil-Asteasu ibilbidea ere egingo dute.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu jai hauetaz gozatzera, eta dei egiten du ospakizunak normaltasunez, errespetuz eta denek parte hartzeko moduko giro onean egin daitezen.